martes, 28 de octubre de 2008

TOP 7

1- http://es.youtube.com: orri hau aukeratu dut lehenengo bertan mota eta gai guztietako bideoak aurki ditzakegulako eta batez ere telebistarako oso baliagarriak izan daitezkeela iruditzen zaidalako.

2- http://es.4you.4dh.com: orri hau bigarren lekuan aukeratu dut bertan milaka bideo eta argazki daudelako. Gainera bideoak oso modu zehatz batean daude antolaturik: kirolak, telebista, zinea, animaliak, musika, kamara ezkutuak... Oso leku interesgarria iruditzen zait.

3- http://www.yuglo.com: bertan bideoak eta musikak aurkitzeaz gain erabiltzaileak hainbat aukera dauzka. Bertan erregistratu ezkero, norberak bere bideoak igo ditzake. Honetaz gain gure kanal propioa ere sor dezakegu bertan. Ondoren kanal hau nahi dutenek ikusteko aukera izango dute. Eskaintzen dituen aukerengatik jarri dut hirugarren lekuan.

4- http://www.eitb.com/: bertan mota guztietako albisteak aurki daitezkeelako eta kanal honetan igorritako bideo mordo bat ere agertzen direlako. Irratiak zuzenean entzuteko aukera ere ematen du eta baita etb-sat eta canal vasco zuzenean ikusteko ere. Gainera bertako irrati eta telebistan egindako elkarrizketa eta erreportaje batzuk ere entzun eta ikus daitezke.

5- http://www.mobuzz.es: bertan munduan gertatzen diren berriak oso modu desberdinean edo berezian ematen dituzte. Gaztei egokituriko hiztegia erabiltzen dute beraientzat entretenigarria egiteko. Modu honetan gazteak albisteak entzutera bultza ditzakete. Nire ustez oso interesgarria da eta zeresana emango duela iruditzen zait.

6- http://www.banite.com.ar: orrialde hau aukeratu dut seigarren lekuan bertan aukera asko daudelako. Bideoak ikusteaz gain, bertan erregistratu ezkero, bertako irrati ezberdinak entzun ditzakezu. Baniteko beste lagunekin harremanak edukitzeko aukera dago eta bati honen inguruko albisteak ikusteko ere.

7- http://www.miwml.com: bertan musikari pilo baten kantak aurki ditzakegu eta baita beraien bideoklipak, albisteak, emango dituztean kontzertuak, biografiak... Oso interesgarria iruditzen zait.

No hay comentarios: