lunes, 15 de diciembre de 2008

miércoles, 26 de noviembre de 2008

martes, 28 de octubre de 2008

UTB

Urnietako telebista (UTB) 1993. urtean sortu zen urnietarrak herriko gertakizunen eta gai sozialen inguruan informatzeko asmoz. Ordutik bere bailiabideak areagotu dira eta aipatutako gai horiez gain, udaletxeko albisteak, kirolelato emaitzak eta jaiak bezalako gaiei ere erreferentzia egiten diete.
Telebista kanal apala den arren, 2003. urtean eginiko inkesta baten bidez, herritarren % 25ak astean behin ikusten dela ondorioztatu zen.
Bere ekoizpenaz U-BIT zerbitzu eta telebista ekoizpenerako enpresa arduratzen da.

TOP 7

1- http://es.youtube.com: orri hau aukeratu dut lehenengo bertan mota eta gai guztietako bideoak aurki ditzakegulako eta batez ere telebistarako oso baliagarriak izan daitezkeela iruditzen zaidalako.

2- http://es.4you.4dh.com: orri hau bigarren lekuan aukeratu dut bertan milaka bideo eta argazki daudelako. Gainera bideoak oso modu zehatz batean daude antolaturik: kirolak, telebista, zinea, animaliak, musika, kamara ezkutuak... Oso leku interesgarria iruditzen zait.

3- http://www.yuglo.com: bertan bideoak eta musikak aurkitzeaz gain erabiltzaileak hainbat aukera dauzka. Bertan erregistratu ezkero, norberak bere bideoak igo ditzake. Honetaz gain gure kanal propioa ere sor dezakegu bertan. Ondoren kanal hau nahi dutenek ikusteko aukera izango dute. Eskaintzen dituen aukerengatik jarri dut hirugarren lekuan.

4- http://www.eitb.com/: bertan mota guztietako albisteak aurki daitezkeelako eta kanal honetan igorritako bideo mordo bat ere agertzen direlako. Irratiak zuzenean entzuteko aukera ere ematen du eta baita etb-sat eta canal vasco zuzenean ikusteko ere. Gainera bertako irrati eta telebistan egindako elkarrizketa eta erreportaje batzuk ere entzun eta ikus daitezke.

5- http://www.mobuzz.es: bertan munduan gertatzen diren berriak oso modu desberdinean edo berezian ematen dituzte. Gaztei egokituriko hiztegia erabiltzen dute beraientzat entretenigarria egiteko. Modu honetan gazteak albisteak entzutera bultza ditzakete. Nire ustez oso interesgarria da eta zeresana emango duela iruditzen zait.

6- http://www.banite.com.ar: orrialde hau aukeratu dut seigarren lekuan bertan aukera asko daudelako. Bideoak ikusteaz gain, bertan erregistratu ezkero, bertako irrati ezberdinak entzun ditzakezu. Baniteko beste lagunekin harremanak edukitzeko aukera dago eta bati honen inguruko albisteak ikusteko ere.

7- http://www.miwml.com: bertan musikari pilo baten kantak aurki ditzakegu eta baita beraien bideoklipak, albisteak, emango dituztean kontzertuak, biografiak... Oso interesgarria iruditzen zait.

lunes, 20 de octubre de 2008

Ortografia ariketaren zuzenketa

0.A (Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen) esaldia ortografikoki gaizki dago.

0.B (AlGore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen) esaldia ere ortografikoki gaizki dago.

_______________________

1.A (Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan) esaldi hau zuzena da.

1.B (Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazajstango Errepublikan) esaldia ortografikoki gaizki idatzita dago.

_______________________

2.A (Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak) esaldi hau zuzena da

2.B (Litekeena da Marokkon edo Ganbian izango dira Aldaketa Klimatikoari buruzko datozentopaketak) esaldia ortografikoki gaizki dago

_______________________

3.A (Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.) esaldi hau zuzena da.

3.B (Boliviatar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.) esaldia ortografikoki gaizki dago

_______________________

4.A (Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.) esaldi hau zuzena da

4.B (Georgiako hiriburuan, Tiflisen alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.) esaldia ortografikoki gaizki dago

_______________________

5.A (Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.) esaldia ortografikoki gaizki dago.

5.B (Abjaziatarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.) esaldi hau zuzena da.

_______________________

6.A (Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.) esaldi hau zuzena da

6.A (Euskal arrantzaleek Seitxelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.) esaldia ortografikoki gaizki dago.