lunes, 20 de octubre de 2008

Ortografia ariketaren zuzenketa

0.A (Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen) esaldia ortografikoki gaizki dago.

0.B (AlGore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen) esaldia ere ortografikoki gaizki dago.

_______________________

1.A (Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan) esaldi hau zuzena da.

1.B (Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazajstango Errepublikan) esaldia ortografikoki gaizki idatzita dago.

_______________________

2.A (Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak) esaldi hau zuzena da

2.B (Litekeena da Marokkon edo Ganbian izango dira Aldaketa Klimatikoari buruzko datozentopaketak) esaldia ortografikoki gaizki dago

_______________________

3.A (Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.) esaldi hau zuzena da.

3.B (Boliviatar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.) esaldia ortografikoki gaizki dago

_______________________

4.A (Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.) esaldi hau zuzena da

4.B (Georgiako hiriburuan, Tiflisen alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.) esaldia ortografikoki gaizki dago

_______________________

5.A (Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.) esaldia ortografikoki gaizki dago.

5.B (Abjaziatarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.) esaldi hau zuzena da.

_______________________

6.A (Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.) esaldi hau zuzena da

6.A (Euskal arrantzaleek Seitxelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.) esaldia ortografikoki gaizki dago.

No hay comentarios: